Gardentasun Ataria

SARRERA

DEBEGESA Garapen Agentziak honako Gardentasunaren Ataria egin du 19/2013 Legea betetze aldera, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

1 Araudi aplikagarria

DEBEGESA sozietate anonimoa da eta, nagusiki, Merkataritza Erregistroan inskribatutako estatutuek nahiz Kapital Sozietateei buruzko Legeak, uztailaren 2ko 1/2010 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoak, xedatutakoaren arabera arautzen da.

Kontratazioaren arloan, DEBEGESAri Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legea, azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutakoa, aplikagarria zaio, 3.1.d artikuluan xedatutakoarekin bat.

Kontratuak esleitzearen eremuan, DEBEGESAk herri-administrazioaren izaera ez duen esleipen-ahalmena duenez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen barruan III. Liburuko I. Tituluari dagokion II. Kapitulua aplikatuko zaio. Halaber, Kontratatzailearen Profilean argitaratuta dauden Kontrataziorako Barne Argibideak hartuko dira kontuan.

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legeak 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, DEBEGESAk sinatzen dituen kontratuak, herri-administrazioarekin egindakoak izan ezik, kontratu pribatuak dira eta ondorioei eta iraungitzeari dagokienez, Zuzenbide Pribatuak arautzen ditu.

2 Kudeaketa plana

3 Ikuskaritza txostenak

4 Kalitate politika

5 Hornitzaileen errendimenduaren ebaluazioa