Bizigura Deba Ibaia
Deba eta Ego Ibaiak Berreskuratzeko eta Balioa Emateko Programa Integrala DEBEGESAk -eskualdeko 8 Udalen izenean- eta Uraren Euskal Agentzia URAk sinatutako hitzarmenaren barruan garatu da.
Debabarreneko Plan Estrategikoan dago jasota eta plan irekia da, parte hartzailea eta bilakaera izango duena.
EKINTZA EGITURATZAILEAK
Ekintza Planak arroaren sorkuntza integralaren gainean lan egiten du eta ingurumen, gizarte eta ekonomia gaiekin lotutako jarduerak proposatzen ditu, hala nola, hobekuntza ekologikoa, autoaren ordezko mugikortasuna sustatzen duten edo hiriaren erakargarritasuna hobetzen dutenak.
Hona hemen Ekintza Plana izango denaren oinarria osatzen duten ekintzak:
- Arroaren saneamendu osoa
- Ingurumena leheneratzea
- Faunaren arloan emandako urratsak
- Egunero erabiltzeko sortzea; ordezko paseo eta mugikortasun ibilbideak
- Azpiegiturek ekarritako aukerak
- Ibaiaren inguruko hornidurak eta aisialdiarekin lotutako azpiegiturak
[BIDEOA]
Deba Ibaia Bizigura programa. Aitziber Cortazar, Debegesako Garapen Iraunkorrerako Saileko Arduraduna.