Turismo sektorerako gida espezifikoak COVID-19
Turismo- eta merkataritza-sektoreari informazioa emateko, atal honetan COVID-19ren aurrean jarduteko protokoloak aurkituko dituzu.
Turismoko Estatu Idazkaritzak, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, koronabirusaren kutsatzeko arriskua murrizteko zehaztapen gidak egin ditu.
Turismo sektoreko azpisektoreetarako zerbitzuen, garbiketaren eta desinfekzioaren, mantentze-lanen eta arriskuen kudeaketaren zehaztapenak jasotzen dituzten gidak dira hauek:
- Aterpetxeak
- Landa-ostatuak
- Kanpinak
- Turismoko gidak
- Hotelak
- Museoak
- Jatetxeak
- Bidaia-agentzia
- Turismo bulegoak
- Turismo aktiboa eta ekoturismoa
Protokoloak
- Higiene- eta osasun-arloko seguntasun-protokoloa, merkataritzarako
- Osasun- eta higiene-segurtasuneko protokoloa jatetxeen sektorerako
- Establezimendu fisiko eta ez-sedentarioko merkataritza-jarduerarako jardunbide egokien protokoloa eta gida
*Informazio iturri ofiziala: Irekia