Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Enpresak Ostiralak Debegesan TAILERRA: Antolatu eta kudeatu zure lantaldearen lana Kanbanizerekin (online)

TAILERRA: Antolatu eta kudeatu zure lantaldearen lana Kanbanizerekin (online)

TOKIA: online

EGUNA: 2020ko otsailaren 14an

ORDUTEGIA: 9:00etatik 12:00era

 

 Icono ok IZENA EMAN

Norentzat:

Kanbanize proiektuak eta/edo zerbitzuak arinki kudeatzeko tresna ezagutu nahi duten enpresak.


Helburuak:

Ikastaro honetan, hau lortu nahi da, ikuspegi praktiko baten bidez:

  • Kanban metodologiaren oinarriak eta Kanbanizerekin nola aplikatzen diren ulertzea
  • Kanbanizeren funtzionalitate nagusiaren hastapenak ezagutzea, parte-hartzaileek beren lana eraginkortasunez kudea dezaten
  • Lan Kanban sistemarekin kudeatzen hasteko zer taula behar den definitzea
  • Uneko lana Kanbanizerekin bistaratzen ikastea
  • Hurrengo egunetik hasita lana kudeatzeko jarraibideak: eguneroko bilera eta asteroko bilera
  • Kanbanizerekin egin daitezkeen analisien eta txostenen sarrera laburra
  • Zenbait sektoretako adibide praktikoak: industria, marketina, zerbitzuak...

 

Edukia:

  • Kanban metodoa: 6 jardunbide orokor
  • Nola aplikatu Kanban metodoa Kanbanizerekin
  • Taulen eta txartelen kudeaketa, maila pertsonalean eta taldean
  • Kanbanizeren funtzionalitate nagusien sarrera: aginte-taulak, analisiak, beste programa batzuk nola txertatzen diren (posta, Excel, etab.)