Debabarreneko laneratzeko enpresak sortzeko egitasmoa
GIZARTERATZE-ENPRESAK: ezaugarriak, baldintzak, araudia
Gizarteratze-enpresak irabazi-asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira. Haien helburu soziala da gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden langabeei eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea.
ENPRESAK DIRA |
GIZARTERATZE-ENPRESAK DIRA |
Merkatuaren esparruan garatu behar dute; hau da, “lehiatu” egin behar dute. Hori dela eta, produktibitatearen, lehiakortasunaren eta lan-harremanen irizpideak, besteak beste, beste edozein enpresatan bezain funtsezkoak dira. |
Laguntza- eta ikaskuntza-prozesuak bideratu behar dituzte enpresan dauden gizarteratze-langileentzat; alegia, pertsona horiek langileak dira (kontratu bidezko lan-harremana dago). |
BALDINTZAK
- Gizarteratzearen eta laneratzearen arloan ibilbide frogatua duten irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatzea.
- Langileen % 50-75 gizarteratze-prozesuan egotea. Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonak 3 urtez egon daitezke gehienez
- Soberakinak honetarako erabiltzea: produkzio-egiturak hobetzeko edo handitzeko, eta gizarteratzearekin eta laneratzearekin lotutako jarduerak sustatzeko. Irabaziak ez dira inola ere banatuko.
APLIKAGARRI DEN ARAUDIA
- 44/2007 Legea, abenduaren 13koa, Gizarteratze-enpresen erregimena arautzen duena.
- Enplegua sustatzeko abenduaren 30eko 27/2009 Legearen hamabigarren xedapen gehigarria, gizarteratze-enpresen erregimenaren erregulazioa aldatzen duena.
- 49/2010 Errege Dekretua, urtarrilaren 22koa, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren Gizarteratze Enpresen Administrazio Erregistroa sortzen duena.
- 182/2008 Dekretua, azaroaren 11koa, Gizarteratze-enpresen kalifikazioa arautzen duena, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituena.
|
EUSKADIKO GIZARTERATZE-ENPRESAK
NORZUK PARTE HAR DEZAKETE.
Baztertze egoeran dauden langabetuak, Enplegu Zerbitzu publikoetan izena emanda daudenak, eta Gizarteratze Hitzarmena sinatu dutenak. Hurrengo kolektiboetakoak:
- Oinarrizko errenta jasotzen dutenak
- Orientazioko eta formazioko programa aurre laboraletik datozenak edota Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetatik datozenak Laneratze eta gizarteratze hitzarmena sinatu dutenak.
- Hemezortzi urtetik gorako eta hogeita hamarretik beherako gazteak, Adingabeak Babesteko Erakundeetan ibili direnak.
- Drogazaletasuneko arazoak dituzten edo bestelako adikzio-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak.Presoak edo preso ohiak
- Adingabe presoak edota preso ohiak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili diren pertsonak.
UDALETAN ERRESERBATUTAKO KONTRATUEK EGITEAREN GARRANTZIA.
Erreserbatutako kontratuak
Zenbait lizitaziotan parte hartzeko eskubidearen erreserba-portzentajea ezarri beharko dute administrazio publikoek, bi enpresa mota hauei dagokienez: laneratze-enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak.