Lan Aukerak
Debabarreneko enpresei langile kualifikatuak bilatzen laguntzeko doako zerbitzua da.
Lan-bitartekaritza zerbitzuaren bitartez, langile kualifikatu berriak kontratatu nahi dituzten eskualdeko enpresei pertsona egokienak bilatzen laguntzen diegu, euren premia eta eskakizunei egokiturik.
Lan-poltsa propioa dugu eta LANBIDE Euskadiko Lan Zerbitzuarekin elkarlanean diharduen zentroa gara.
Nori zuzenduta dago?
Eskualdeko enpresei.
Aukeratze-prozesua
Eskaera egin duen enpresak egingo du aukeratze-prozesua, baina Debegesaren aholkularitza eta laguntza jaso ahal izango du.
Zerbitzuarekin kontaktuan jarri:
Debegesa
Azitain Industrialdea 3 bis
20600 Eibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 82 01 10
E-posta: pymes@debegesa.eus