HAZILAN - Lantalde on bat eratzeko pertsonak aurkitzen lagunduko dizugu
Pertsona egokiak
Enpresa-proiektu baten arrakastaren gakoa pertsonak dira.
Merkatuan lehiatu ahal izateko ezinbestekoa da ondo prestatutako, enpresa proiektuan inplikatutako eta behar bezala motibatutako lantalde bat izatea. Horregatik, pertsonak egoki hautatu eta kudeatzea funtsezkoa da enpresarentzat.
HAZILAN proiektuak enpresaren premiak identifikatu eta proiektuarekin nahiz enpresaren hazkundearekin inplikatutako lantaldeak sortzeko behar diren konpetentziak eta gaitasunak emango dizkie pertsonei.
Lantalde on bat eratzeko gakoa
Zure enpresan, hazteko eta proiektu berriak garatzeko, lantalde eraginkor eta inplikatu bat nahi baduzu, parte hartu HAZILAN proiektuan eta eman izena HEMEN.
Edo eskuratu informazio gehiago DEBEGESAn:
- hazilan@debegesa.eus
- 943 82 01 10
*Hautatutako gazteak apirilaren 1etik aurrera hasi ahal izango dira enpresan lanean.
Programa operatiboa: 2014-2020
Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua GARAPEN Garapen agentzien euskal elkarteak koordinatzen du, garapenerako 20 agentzien parte-hartzearekin.