Basque Precision Technology District [BPTD]
Eskualdeko ekonomiaren hazkunde iraunkorra sustatzeko asmo garbiarekin, industria-sarearen lehiakortasuna hobetuz. Besteak beste, doitasun-teknologien, 4.0 industriaren, robotikaren eta automatikaren alde egiten
Basque Precision Technology District Debabarreneko eskualdeko eragile publikoen eta pribatuen apustua da, nazioartean ezaguna den ekintzailetza-tradizio batean eta ekosistema sozioekonomiko paregabe batean oinarritutakoa. Ekosistemaren parte dira:
- bi teknologia-zentro (IK4-Ideko eta IK4-Tekniker)
- lanbide-heziketako sei zentro (Armeria Eskola, IMH, Meka, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar-Ermua eta Kardala Akualkultura Eskola)
- ETE-entzako berrikuntzako eta transferentzia teknologikoko zentro bat (Asmaola)
- EHUren bi egoitza (Eibarko Ingeniaritza Tekniko Industrialaren Unibertsitate Eskola eta IMHko Ingeniaritza Dualaren Uni
- bertsitate Eskola)
- eta, makina erramintaren edota automobilgintzako sektore laguntzailearen balio katearen industria-kontzentrazio garrantzitsua, hurbileko zerbitzu ona emateko eta edozein fabrikazio-proiekturi aurre egiteko aukera ematen duena.
Honela, Basque Precision Technology District eskualdeko ekonomiaren hazkunde iraunkorra sustatzeko asmo garbiarekin sortu da, industria-sarearen lehiakortasuna hobetuz, eta, besteak beste, doitasun-teknologien, 4.0 industriaren, robotikaren eta automatikaren alde egiten.
Gehiago ezagutzeko, HEMEN.