Enpresa Berritzaileak
Ideia berritzaile bat buruan badabilkizu eta zure enpresa propioa sortu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. ZURE ENPRESA PROIEKTUAREKIN BERRIKUNTZAK EGITEN HAS ZAITEZEN LAGUNDUKO DIZUGU...
Oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileak sortzen laguntzen dugu. Berrikuntza eta sormenaren bidez, Debabarreneko enpresen dibertsifikazioa bilatzen baitugu.
Gaur egun entitate ugari daude enpresen sorrera babestu eta ekintzailearen figura sustatzen dutenak.
Negozio-ideia berrien sustapena funtsezkoa dela iruditzen zaigu eta, honenbestez, ideia berritzaileen bilaketa egin dugu, estatuan zein nazioarte mailan, zuretzat baliagarriak izan daitezkeenak. Kontsulta ezazu gure ideia-bankua.