Eibargunea enpresa-inkubagailua
Eibarko Udalaren, SPRILURen eta DEBEGESAren arteko hitzarmenaren bitartez, ekintzailetza proiektuei bultzada eman nahi zaie, eskualdeko ekintzaileei lanerako espazioak partekatzeko aukera eskainiz.
Eibargunea enpresa inkubagailuak lanerako bulegoa behar duten proiektuak hartzen ditu
Eibargunea enpresa inkubagailua Eibarren dago, Azitain Industrialdea 3K [2. solairua, I modulua - 9. bulegoa]. Denera, 176 m2 ditu, hurrengo espazioetan banatuta:
- 7 Modulu independente
- 2 Bilera gela
- 1 Office
Moduluen ezaugarriak:
- 15 m2
- Ahots eta datu konektibitatea 2 lanposturentzat
- Aire egokitua / berogailua
Alokairuaren prezioa: 175€ / hilean; barne hartzen du:
- Mantentzea eta konponketa
- Elektrizitate-hornidura
- Espazio komunen erabilera
Zerbitzu osagarriak._
Lanerako espazio bat izateaz gainera, Debegesa Garapen Agentziak honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu:
- enpresa sendotzeko aholkularitza eta laguntza
- laguntza eta diru-laguntzen gaineko informazioa eta aholkularitza
- jardueren difusioa eta laguntza
- maileguak eskuratzeko lehentasunezko baldintzak
- ikastaro eta formazio ekintzak enpresa txikien lehiakortasuna hobetze aldera
- Ostiralak Debegesan trebakuntza jardunaldiak
- Mentoring zerbitzua
Eskatu informazioa:
943 82 01 10 / ekintzaile@debegesa.eus (Ane Iturzaeta DEBEGESAko Teknikaria)