Debabarreneko Ekintzailetasunaren Foroa
Debegesako Berrikuntza eta Enpresa Sailak DEBABARRENEKO EKINTZAILETASUNAREN FOROA eratu du. Foro honen helburua da gaitasun ekintzailearekin lotutako ideia, esperientzia edota ekarpenak dituzten pertsona guztien arteko topagunea izatea.
Honako talde hauei zuzenduta dago foroa:
- Eskualdeko udaletako gazteria eta kultura teknikariei.
- Eskualdeko heziketa-zentroetako irakasleei.
- Ekintzailetasunarekin loturiko beste elkarteei.
Informazio gehiago ekintzaile@debegesa.com.