Maroko eta Aljeriako negozio aukerei buruzko jardunaldia DEBEGESAn

2015-05-11 Iruzkinik ez

OSTIRALAK DEBEGESAN ekimenaren barruan, Debegesak Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean eskainiko du “Aukerak eta erronkak enpresa industrialentzat Marokon eta Aljerian” jardunaldia. Bertan parte hartuko du Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapena eta Internazionalizazio Zuzendariak, Amaia Ferrok.

Gaur egungo egoeran, enpresek beraien ekintzen eremu geografikoa zabaltzeko beharra ikusten dute eta Maroko eta Aljeriako merkatuen potentziala eta gertutasuna kontuan hartuta, enpresa askok euren jardueraren garapenerako aukera ezin hobea ikusten dute herrialde hauetan.

Jardunaldi honetan, industria sektoreak, eta bereziki automozioak, merkatu hauetan duen egoera azaldu eta aukeren berri emango da eta betebehar tekniko, juridiko, fiskalei buruzko informazioa azalduko da.

Jardunaldia Debegesak Eibarren duen egoitzan egingo da ostiralean, maiatzaren 15ean, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Izen-ematea doakoa da. 

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.