.eus domeinuaren aurkezpena Debabarreneko enpresei

2015-06-08 Iruzkinik ez

Debegesa garapen agentziak eta PuntuEus fundazioak Debabarreneko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute, .EUS domeinua ezagutzera eman eta erabilpena sustatzeko. Hitzordua ekainaren 12an izango da,  ostirala, goizeko 9:30ean, Debegesan (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar).

Aurkezpenean ondorengo gaiak jorratuko dira:

  • Domeinu tradizional eta orokorren saturazioa
  • Bilatzaileen arau berrietara moldatzea
  • Markaren babesa
  • .eus domeinuaren Historia
  • .EUS domeinuaren abantailak
  • Ezarritako lehentasunak domeinu izenen erregistrorako

 

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete on-line www.debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.