WEBINAR – Digitalizazioa eta Industria 4.0 Debabarrenean

2020-10-07 Iruzkinik ez

Debegesak, urriak 15ean, osteguna, 9:00etan, “Digitalizazioa eta Industria 4.0 Debabarrenean” izenburua duen webinarra antolatu du. Bertan, 4.0 industriaren egungo egoeraren berri emango da, eta eskualdetik eta, zehazki, Debegesatik nola jorratzen ari den azalduko da.

Eskualdeko hainbat ekimenen berri emango da, besteak beste, DEBEGESAk tokiko enpresen 4.0 industriarako digitalizazio-prozesua bizkortzeko diseinatutako metodologia berria. Horrez gain, Izarra Centre eta Gaia izango dira Lab IoT Izarra Centre ekimen berria aurkeztuko dutenak.

Izen-ematea formulario honetan 

Programa hurrengoa izango da:

9:00-9:30 | Zein da 4.0 industriaren panorama gure eskualdean?

  • Webinarraren irekiera, Jon Gutxurragaren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendaria, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren barruan
  • Miren Estensoro Orkestra-Basque Institute of Competitiveness and Deusto Business School-eko ikertzaileak Gipuzkoako 4.0 Industriaren egungo egoera azalduko digu.
  • Cristina Zumetak, Debegesako Enpresa eta Berrikuntza Saileko arduradunak, Etorkizuna Eraikiz lurralde-garapenerako laborategia: IDebabarreneko 4.0 esperientzia azalduko digu.
  • Josu Ansola Ormazabal, Ermuko Udaleko Garapen Ekonomikorako Koordinatzaileak, Izarra Centreko Lab IoT proiektu berria aurkeztuko digu, Gaia Klusterrarekin batera garatua.

9:30-10:30 | DEBEGESAren zerbitzu berriaren aurkezpena eskualdean 4.0 industria bizkortzeko.

Cristina Zumetak, Debegesako Enpresa eta Berrikuntza Saileko arduradunak, DEBEGESAk diseinatutako metodologia berria aurkeztuko du, industria-enpresei digitalizatzen laguntzeko eta eskualdearen garapena bizkortzeko, 4.0 industriarantz.

Garatutako proiektuen aurkezpena:

  1. Eskualdeko industria-enpresek programa honen barruan garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte.
  2. Startupek ere parte hartuko dute, eta beren soluzio teknologiko eta balio-proposamena aurkeztuko dituzte.
  • MYL: RV/Raren bidez (RV/Ra betaurrekoak) lanak mantentzeko eta ikuskatzeko proiektua.
  • HRE Hidraulic: datuak denbora errealean hartzeko eta monitorizatzeko proiektua, makinak prebentzioz mantentzeko. (IoT eta Ia)
  • Soluzio teknologikoak (Startups): ii4.0 Services eta Wimbitek

Gainera, Webinarraren ondoren, parte hartzen duten enpresa eta Startup desberdinekin harremanetan jarraitzeko aukera izango duzue Industria 4.0 arloan lankidetzan aritzeko aukerei buruz hitz egiteko.

Ekitaldia telematikoki emango da Gotomeeting erramintaren bidez. Ekitaldira inskribatu ondoren, esteka bidaliko zaizue Webinarrera.

Eman izena!