Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak [TAILERRA] Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tallerra antolatu du

[TAILERRA] Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tallerra antolatu du

2020/11/06
Debegesak ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailer bat antolatu du 20 lagunentzat. eta WeBring enpresak emango du tailerra eta Bic Gipuzkoak formakuntzako erakunde gonbidatu gisa parte hartuko du.

Ikastaro honek 26 irakastordu iraunen ditu, sei lanegunetan banaturik: azaroaren 20an hasi eta 30ean amaituko da. Eskolak on line emango dira, 9:00etatik 13:00etara.

Ikastaroaren helburua da Debabarrenean espiritu ekintzailea indartzea eta ekintzailetzari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzea, ekonomia zirkularraren kontzeptua zeharka landuz eta eskualdean dauden baliabideen berri emanez. 

Ekonomia zirkularraren esparruan interesa duen edonorentzat da tailer hau, eta bost modulu hauek landuko dira:

  1. Modulua: Ekintzaletza eta ekonomia zirkularra
  2. Modulua: Negozioak ekonomia zirkularrerantz bultzatuz
  3. Modulua: Eragina eta erantzukizun soziala
  4. Modulua: Jarduerak eta praktikak
  5. Modulua: Erabilerak

Izena emateko, formulario hau bete behar duzu.

Tailer hau Ermua, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mutrikuko udalek sustatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lagundu du diruz.

[TAILERRA] Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tallerra antolatu du