Mutrikulan, enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko laguntzak emateko programa

2015-11-24 Iruzkinik ez

Mutrikuko UdalakĀ enplegua sortzeko eta ekintzailetza bultzatzeko diru-laguntzak emateko programa arautzeko oinarriak onartu ditu: Mutrikulan 2015 Deialdia.

Laguntzen onuradunak izango dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak nahiz juridikoak:

  • DEBEGESArekin elkarlanean, Garapen Sozioekonomikoko alorreko teknikariek ontzat emandako Bideragarritasun plana eginda izatea.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Seguran tzan dagokion erregimenean eman beharreko alta Mutrikuko udalerrian ematea.
  • Lantokia Mutrikuko udalerrian egotea eta baita enpresaren egoi tza sozial eta fiskala ere.
  • Jarduera ekonomikoaren gaineko zergaren hasiera alta indarrean dagoen urtean ematea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte segurantzarekikoak egunean izatea egiaztatzea.
  • Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.
  • Diru-laguntza publikoak lortzeko aukeretatik baztertua ez izana.

Eskariak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.