Martxan jarraitzen du Expoadintsu 2009ko argazki lehiaketak

2009-08-04 Iruzkinik ez

Irailak 29 eta 30 eta urriak 1 bitartean ospatuko den 2009 Expoadintsu Azoka dela eta, Debabarreneko pertsona nagusi eta beraien familientzako Azokaren antolatzaileek eta Eibarko Klub Deportiboak argazki lehiaketa bat martxan jartzea erabaki dute. Lehiaketa honetan parte hartzeko epea uztailaren 3an hasi zen eta irailaren 14an amaitzen da. Bertara argazki munduan interesa duten pertsona guztiak aurkeztu daitezke eta onartuko den gai bakarra Azoka antolatzearen azken helburua izango da: pertsona nagusiak.

Argazkiak Debegesako egoitzan eskura eman edo postaz bidali daitezke (Azitain Industrialdea, 3 Bis – 20600 Eibar-).

Sari banaketa Eibarko Astelena Pilotalekuan, irailaren 29an, Expoadintsu 2009 azokaren lehenengo egunean izango da.  Bi motatako sariak egongo dira: alde batetik, pertsona nagusiekin erlazionatua dagoen EXPOADINTSU Saria. Kasu honetan 100 Eurotako 4 sari banatuko dira. Beste aldetik, ESKUALDEKO Sariak non 90, 80 eta 60 Euro irabazteko aukera egongo den.

Sarituak izango diren argazkiak eta jasotakoen artean aukeratutako beste batzuk irailaren 25etik urriaren 9ra Untzaga Nagusien Zentroko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira.

Informazio gehiagorako, 943820110  telefono zenbakira deitu eta Itziar Elustondorengatik galdetu, nagusiak@debegesa.com helbide elektronikora idatzi edo Expoadintsu 2009 atalean kontsultatu.