Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Global Training Bekak 2018

Global Training Bekak 2018

2018/06/21
  • Global Training
  • Beka
Global Training bekak unibertsitate titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa duten 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude.

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, eta Donostiako Sustapenak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 60 Global Training Beka banatuko dituzte aurten ere.

Baldintzak.-

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketa edukitzea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Euskal Herrian erroldatuta egotea gutxienez urtebeteko etenik gabeko antzinatasunarekin, 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Atzerrian 6 hilabetetik gorako praktikak egiteko aukera ematen duen beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles-maila altua izatea (C1). Horretarako, ahozko eta idatzizko froga egingo da.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigor edo administrazio zehapenik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta, era berean, ez izatea aurreko horretarako ezgaitzen duen inolako lege-debekurik ere.

 

Epea eta hautaketa prozesua.-

2018ko ekainaren 15etik uztailaren 16ra.


Informazio gehiago HEMEN.

Global Training Bekak 2018