Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Garapen Agentzien Euskal Elkarteak XXX. urteurrena ospatu du

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak XXX. urteurrena ospatu du

2022/11/28
GARAPENek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, bere XXX. urteurrena ospatzeko ekitaldia ospatu zuen pasa den astelehenean Debegesa Eskualdeko Garapen Agentziarekin batera, Eibarko Koliseoan. Bertan, agentzietako eta erakunde laguntzaileetako 100 arduradun politiko eta teknikari inguru bildu ziren.

Astelehenean, GARAPEN Garapen Agentzien Euskal Elkarteak bere XXX. urteurrena ospatu zuen Eibarko Koliseoan. Bertara hurbildu ziren agentzietako arduradun politiko eta teknikariak. 

Ekitaldia Eibarko alkate Jon Iraolak ireki zuen, eta Elkarteko lehendakari Fernando Nebredak GARAPENen 30 urteko bizitzaren eta urte hauetan sareak izan duen bilakaeraren errepasoa egin zuen.

Miren Larrea Orkestrako ikertzaile seniorrak, tokiko garapenaren ikuspegi estrategikoan, 30 urte barru gure lurraldea nolakoa izango den imajinatzeko beharra azaldu zuen, eta orain arte izan dugun funtzionatzeko moduak ez digula balio aurrean ditugun arazoak konpontzeko. Toki garapeneko agentziak oso espazio ona dira etorkizun hori planteatzen hasteko, alternatibak ikusteko eta erabakiak hartzen laguntzeko.

Lidergoaren inguruan ere mahain inguru bat prestatu zen eta bertan parte hartu zuten: Oriol Estela Bartzelonako Metropoli Plan Estrategikoaren koordinatzailea, Alfonso Gurpegui, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordea; Cristina Calvar, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenerako Foru Diputatua; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Foru Diputatua; Angela Eguia, Gordexolako alkatea eta EUDELeko batzorde exekutiboko kidea; eta Gilen Garcia, Debako alkatea eta Debegesako presidentea.

Etorkizuneko erronkei (klima-aldaketa, erronka demografikoa, talentua…) aurre egiteko gobernantza partekatua behar dela azpimarratu zuen mahaiak. Garapen-agentzien zeregina ere nabarmendu zuten, gertutasuna eta kapilaritatea azpimarratuz. “Zuek zarete kalean zaudeten agenteak, eskualdeko enpresei zer gertatzen zaien badakizue, eta zuek zarete lurraldea ezagutzen duzuenak” azpimarratu zuen Basurkok.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak ekitaldia itxi zuen. “Duela urte batzuk, gobernantzaz hitz egiten nuenean, inork ez zidan ulertzen; orain orokortu egin da termino hori. Garapen-agentziak funtsezkoak izan zarete eta izaten jarraitzen duzue prozesu honetan”.

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak XXX. urteurrena ospatu du