Gaitasun komertzialak garatzeko ikastaroa abian da, Eibarko Udalak eta DEBEGESAk antolatuta

2017-04-04 Iruzkinik ez

Enpresen Administrazioa eta Humanitate ikasketak dituzten eta, egun, langabezia egoeran dauden zazpi lagun ari dira “Saltzaile gaitasuna garatzen” ikastaroan parte hartzen, denak ere emakumeak. Ikastaroa martxoaren 27an hasi zen eta maiatzaren 17an amaituko da. Helburua da salmenta-prozesuak kudeatzen ikastea, baita enplegua bilatzeko gaitasuna garatzea ere.