Euskal Turismo Sarien epaimahaian parte hartuko du Debegesak

2017-07-19 Iruzkinik ez

Debegesa Garapen Agentziak euskal Turismo Sarien epaimahaian parte hartuko du, Eskualdeetako Turismo Erakundeak ordezkatuz.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekimenez, sari hauek 3 kategoriatan banatuko dira: berrikuntzari bultzada, lehiakortasuna dagokion jarduera-sektorean eta ibilbide profesionala.

Aurkeztutako hautagaiak aztertzeko Kalifikazio Epaimahai bat eratuko da, Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak, Basquetourreko zuzendariak eta Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetako hiru arduradunak osatua. Halaber, epaimahaian izango dira, Debegesa garapen agentziaz gainera, Arabako Foru Aldundiko ordezkari bat, Bilbao Turismoko ordezkari bat eta SEA Arabako enpresariak, Euskadiko Turismo Enpresen Elkarteak ordezkatuz.

Sarien onuradun izan ahal izango dira daitezke jarduera ekonomikoren bat zuzendu edo kudeatzen duten pertsonak, fisikoak edo juridikoak, baita udalak, erakunde profesionalak, korporatiboak edo gremioek osatuak, publikoak nahiz pribatuak, Euskadiko turismo sektorearekin lotura dutenak.

Sarietarako hautagaiak aurkeztu ahal izango dituzte Elkarte eta Erakunde enpresarialek, instituzio publikoek eta Merkataritza Ganberek.