Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planak Geoparkeko proiektuari 5,2 milioi euroko dirulaguntza emango dio

Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planak Geoparkeko proiektuari 5,2 milioi euroko dirulaguntza emango dio

2022/12/16
Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo departamentuko sailburuak ireki du ekitaldia eta bertan izan dira Debegesako ordezkariak, izan ere, proiektua garapen agentziaren bitartez eskatu da.

Gaur, ostirala, abenduak 16, Turismoko Konferentzia Sektorialaren ondoren, Turismoko bigarren Lurralde Plana onartu da. Horren bidez, Euskal Kostaldeko Geoparkeak 5,2 milioi euro jasoko ditu 2023an, Next-Generation EB Europako Funtsen bidez. 

Donostiako Miramar jauregian egin den ekitaldian izan dira Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo sailburua eta dirulaguntzak jasoko dituzten erakundeen ordezkariak. Zehazki, Geoparkearen izenean egon dira: Gilen Garcia, Debako alkatea, Geoparkeko presidentea eta Debegesako presidentea; Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea; Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkatea; Leire Barriuso, Geoparkeko kudeatzailea; Juan Ángel Balbás, Debegesako, Zuzendari Nagusia eta Aitziber Cortazar, Debegesako Turismo saileko arduraduna. Ekitaldi honek balio izan du Euskadiko Turismo Iraunkortasunerako Bigarren Lurralde Plan honek ahalbidetuko dituen inbertsio zehatzak eta proiektuak azaltzeko.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak, konkretuki, 5.216.050 euro jasoko ditu 2023an. Proiektuaren helburua da turismoaren balio-katea modernizatzea, eskaintza eta zerbitzu turistiko publikoak hobetuta, hala nola turismo bulegoak, interpretazio zentroak, produktu turistikoen konektibitatea eta MICE eskaintza. Plan osoan funtsezkoa da jarduera turistikoak sortzen dituen eraginak murriztea, eta, era berean, mugikortasuna hobetzeko, interpretatutako geoibilbide sarea zabaltzeko eta enpresen ekoturismo eskaintza handitzeko estrategiak planteatzen dira. Geoparkearen proiektua Debegesaren, Debabarreneko Garapen Agentzia, bidez aurkeztu zen.

Next Generation EB Europako Funtsak

Bigarren deialdi berezi honetara 17 entitateek 17 proiektu aurkeztu dituzte guztira eta 10 aukeratu dira laguntza lerro honetan, 26.270.000 euroko inbertsioa jasoko dutenak. Geoparkeaz gain, Gasteiz, Santurtzi, Barakaldo, Tolosaldea, Uribe, Valdego-Añana, Ordizia eta Bide Berdeekin eta Meatzaritzako Paisaiekin zerikusia duten 2 proiektu ere aukeratu dira. Estatuko Enogastronomiako Plan Turistikan, bestalde, Arabako Errioxako eta Donostiako proiektuak aukeratu dira.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak nabarmendu duenez, bere Sailak Euskadiko eragile turistikoekin (aldundiak, udalak, eskualdeak, garapen agentziak eta mankomunitateak), turismoa garatzen duten agentziekin eta Estatuko Turismo Idazkaritzarekin batera egindako lanarekin koordinatu dira proiektu horiek. Era berean, Euskadiko Turismo Jasangarritasunerako Lurralde Planak helmugen modernizazioan eragin eraldatzailea lortu nahi du, lurralde-kohesioa eta garapen turistiko orekatua indartuz, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren babespean.

Euskadiko Jasangarritasun Turistikoko bigarren Lurralde Planak Geoparkeko proiektuari 5,2 milioi euroko dirulaguntza emango dio