Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak egin dira Debabarrenean

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak egin dira Debabarrenean

2018/06/18
  • Eskolako Agenda 21
28 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean.

Udaletxeekin elkarlanean, 15 urte daramatza Debegesa eskualdeko Garapen Agentziak Eskolako Agenda 21 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa da Eskolako Agenda 21. Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu:

  • Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
  • Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
  • Partaidetza  eta  ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

 

Egunotan burutu dira Debabarrenean Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak, ikasturtean zehar ikastetxeetan egin duten lanaren emaitza erakusteko.

Aurten 'ura eta Deba ibaia' izan da landu duten gaia. Udalbatzarretan ikasleek gai horren bueltan egindako egitasmoen eta proposamenen berri eman dute.

 

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak egin dira Debabarrenean

Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra Soraluzen