Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN: Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako webinarra uztailaren 7an

ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN: Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako webinarra uztailaren 7an

2020/06/30
"ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN" Debgesa eskualdeko garapen agentziak, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market proiektuaren barruan, elikagaien industriari zuzendutako hirugarren webinarra antolatu du.

Datorren asteartean, uztailak 7, goizeko 10:00etatik 11: 00etara, Esther Plagaro Sierra eta Jon Badiola Totorikaguena LAIATEK-eko elikagaien segurtasun eta kalitateko aholkulariek, biak elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak, eta dietetika eta giza elikaduran adituak, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko zenbait gomendio emango dizkigute.

Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea, etab.

Informazioa eta prestakuntza ezinbestekoak dira jardunbide egokiak ezartzeko eta pertsonak babesteko.

ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN: Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako webinarra uztailaren 7an