Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra hurrengo asteartean, ekainaren 9an

Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra hurrengo asteartean, ekainaren 9an

2020/06/03
Gure Market programaren baitan, hurrengo asteartean, ekainaren 9an, webinar bat antolatu da elikagaien industriaren sektoreari zuzenduta. Bertan, COVID19aren testuinguruan, elikagaien industriaren betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa aztertuko ditugu.

Datorren asteartean, ekainaren 9an, goizeko 10etatik 11etara, pandemiak elikagaien industrian duen eraginaren aurreko betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa aztertuko ditugu, Osalaneko Laneko Arriskuen Prebentzioko arduradun Alberto Alonso Vivarrekin eta AZTIko segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaile Pedro Monzonekin batera.

Topaketa honen bidez, bertaratuko diren pertsona eta enpresei honakoak aurkeztuko zaizkie:

  1.  Lan-arriskuen prebentzioan ondorioak dituen larrialdi-egoera batean alderdi guztien betebeharrak aztertzea.
  2.  COVID19 Alerta Sanitarioko Egoeran Elikadura Hornitzea Bermatzeko Estrategia.
  3.  COVID-19ren aurkako prebentzio- eta babes-neurriak diseinatu eta ezartzea. Alderdi orokorrak, prebentzio-, antolamendu- eta higiene-kudeaketa elikagaien industrian.
  4.  Araudia eta aplikazio-erreferentziak.
  • Lehen webinarra: COVID-19ren aurkako jarduera elikagaien industrian. Betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa.
  • Data: ekainak 9, asteartea
  • Ordua: 10:00-11: 00
  • Izen- emateahttps://forms.gle/Bh6XUvZaFUrRzJUL9;
  • Plataforma: zoom

Debegesa eskualdeko garapen agentziak, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, Elikagaien Industriari berariaz zuzendutako Gure Market proiektua garatzen ari dira. Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du.

Proiektu honen baitan garatzen diren ekintzen barruan, eta sektoreak gaur egun bizi duen egoera ikusita, Gure Market-ek, Oarsoaldea, Debegesa eta Tolosaldearen eskutik, online topaketak antolatuko ditu COVID-19k elikagaien industrian duen inpaktua ardatz hartuta.

Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra hurrengo asteartean, ekainaren 9an