Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak emango ditu Debegesak

Ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak emango ditu Debegesak

2013/11/14
  • Lanbide
  • Ekintzaile
  • Diru-laguntza
Debegesak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, 1.500 euroko diru-laguntzak jarri ditu abian negozio-ideia bat dutenei edota euren enpresa propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta.

Debegesak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean, ekintzaile berriei zuzendutako diru-laguntzak emango ditu. Diru kopurua 1.500 eurokoa izango da.

Egitasmo honekin Debegesak ekintzailetza sustatu nahi du Debabarrenean, ekintzailetza-prozesuaren fase bakoitzean ekintzaileei euren behar eta ezaugarrietara egokitutako laguntza eskainiz. 

Lanbidek bi deialdi egin ditu, batetik, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko, negozio-ideia jada definituta duten ekintzaileentzat; eta bestetik, ekintzaile potentzialei laguntza emateko, enpresa-ideia bat garatzeko denbora osoz lan egin dezaten. Bi kasuetan, Debegesak prestakuntza eta gaitasun itinerario bana prestatu du, laguntza horien onuradunek bete beharko dutena.

Debabarreneko eskualdean Debegesa arduratuko da diru-laguntza horiek emateaz, Lanbideren erakunde kolaboratzailea den heinean, baita aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskaintzeaz.

Onuradun izango diren proiektuen aukeraketa, eskaerak aurkezteko lehentasun-ordenaren arabera egingo da, baldin eta baldintza guztiak betetzen badituzte eta aurrekontua agortu ez bada. Eskaerak egiteko epea ostiralean, hilak 22, irekiko da eta azken eguna azaroaren 28a izango da. Ordutegia: 8:30etik 14:30era (larunbat eta igande itxita).

Laguntza eskatzeko interesa dutenek Debegesarekin jar daitezke harremanetan 943 82 01 10 telefonora deituz edo helbidera idatziz.
Ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak emango ditu Debegesak

Laguntza eskatzeko interesa dutenek, Debegesaren bulegoetara jo dezakete, Eibarren