Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da gaur

Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da gaur

2021/04/26
Debegesa Garapen Agentziak kudeatuko ditu Debabarrenean ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak; eskabideak aurkezteko epea gaur ireki da eta maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei zuzendutako diru-laguntza deialdia egin du. Debabarrenean Debegesa Garapen Agentziak kudeatuko ditu diru-laguntza hauek, Lanbideren entitate kolaboratzaile baimendua denez gero. Eskabideak egiteko epea datorren astelehenean, hilak 26, irekiko du Debegesak eta maiatzaren 14era arte egongo da zabalik.

Guztira, Lanbidek, Debegesa garapen agentziarekin elkarlanean, 45 diru-laguntza – 63.000euro – bideratuko ditu eskualdean. Horietako 25, enpresa ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzat izango dira; eta beste 20 diru-laguntza banatuko ditu Debegesak ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten. Langabezian egotea ezinbesteko baldintza izango da diru-laguntza eskuratzeko.

Diru-laguntzen zenbatekoari dagokionean, negozio ideia lantzeko laguntza, gehienez ere, 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko. Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, berriz, gehienez ere 1.500 euroko laguntza emango zaio sustatzaile bakoitzari. Zenbateko hauek % 15 handituko dira baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada (eskaera aurkezten duen unean), eta beste % 15 emakumezkoa bada.

Diru-laguntza hauek bideratzeaz gainera, Debegesak aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei.

Eskabidea egiteko epea gaurtik, maiatzaren 14ra bitarte izango da zabalik eta eskaerak Debegesan aurkeztu behar dira edo online formatuan, ekintzaile@debegesa.eus era bidaliz. Bete beharreko eskabide-orria eskuragarri dago hemen. Halaber, argibide gehiago 943 82 01 10 telefonora deituz edota ekintzaile@debegesa.eus epostara idatziz eskuratu ahal izango dute interesa duten guztiek.

Ekintzaileei laguntzeko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da gaur