Eibarko Udalaren ekimenez, 45 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa ari da ematen DEBEGESA

2020-01-23 Iruzkinik ez

Eibarko Udalak langabezia egoeran dauden gizon-emakumeei zuzendutako ‘Esperientzia +45’ programa jarri ditu martxan Debegesarekin elkarlanean.

Esperientzia +45” programari dagokionean, laugarren edizioa da hauxe. Langabezian dauden 15 lagun ari dira parte hartzen 45 urtetik gorakoak eta gutxieneko bost urteko lan-esperientzia dutenak. Prestakuntza maila ezberdina dute eta sektore ezberdinetatik datoz, hala nola, zerbitzuak, administrazioa edota industria.

Programa honen bidez, partaideen laneratzea lortu nahi da, ibilbide pertsonalizatuen bidez. Helburua da pertsona hauen enplegagarritasuna hobetzeko, bestelako baliabideen artean, beharrezko ezagutza nahiz gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskaintzea. Banakako zein taldeko saioen bitartez, lana bilatzeko laguntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta enpresa-sorkuntzari lotutako formazioa ere landuko dute.

Programa joan den urtarrillaren 20an hasi zen eta otsailaren 24an amaituko da. Behin jarduera formatiboa amaituta, parte-hartzaileei jarraipena egingo zaie euren lan-bilaketan. “Esperientzia +45” langabezian dauden eta Eibarren erroldatuta dauden 45 urtetik gorakoei zuzenduta dago.