Egoera ahulean dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzen duen «elkar-EKIN Lanean» programaren diplomak banatu dira gaur Debegesan

2022-03-31 Iruzkinik ez

Gaur, osteguna, martxoak 31, “elkar-EKIN Lanean” programan diplomak banatu dira Debegesan, Debabarreneko Garapen Agentzia; guztia, 19 emakumek eta 29 gizonek hartu dute parte.

Programa honetan prestakuntza eta akonpainamenduko bi ibilbide egin dira, guztira lau prestakuntza espezialitate desberdin biltzen dituztenak, besteak beste, ibilgailuaren pintura, elektrodo estali bidezko soldadura eta fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak. Aipatutako ibilbideetako bat, “Eraikuntzako estaldura arin eta teknikoen oinarrizko eragiketak” hain zuzen, emakumeei zuzendutako ikastaroa izan da.

Debegesak kudeatzen duen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Debabarrena eskualdeko udalek finantzatzen dute programa hau, egoera ahulean eta kalitatezko enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratu eta laneratzen laguntzea du helburu.

Programa honen bidez, partaideen laneratzea lortu nahi da. Helburua da pertsona hauen enplegagarritasuna hobetzeko, bestelako baliabideen artean, beharrezko ezagutza nahiz gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzea.

Diplomak emateko ekitaldian izan dira Debako alkatea eta Debegesako lehendakaria, Gilen Garcia Boyra, Debegesako zuzendari nagusia, Juan Angel Balbás eta Elena Alonso, Debegesako Enplegu Saileko arduraduna.

Debegesak kudeatzen duen enplegu-programa da, Debabarreneko Gizarteratze Sarearen eta bertan parte hartzen duten erakundeen lankidetzaren emaitza. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuak diruz laguntzen du, elkar-EKIN Lanean programaren deialdiaren bidez. Proiektu honetan eskualdeko lau prestakuntza-zentrok parte hartu dute (Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua (Azitain), MEKA Lanbide Eskola, IMH Campus Lanbide Heziketa eta Armeria Eskola), lan-orientazioan eta akonpainamenduan espezializatutako hainbat erakunderekin batera (Txertatu, Daiteke, Kalexka eta Incress).