Debabarreneko Esperientzia Eskolak ikasturte berrirako izen-emate epea ireki du

2017-09-19 Iruzkinik ez

Ikasturte berrirako izen-ematea zabalik dago Debabarreneko Esperientzia Eskolan. Interesa dutenek urriaren 20a baino lehen eman behar dute izena.

Debabarreneko Esperientzia Eskolak leku ireki eta elkartrukerako gune bat izateko asmoa du. Bertan, pertsona nagusiek formatzeko eta era guztietako esperientziak elkartrukatzeko baliabide erabilgarri bat izango dute. Aldi berean, hezkuntza eta kultura maila bat lortu ahal izango dute, ondoren gure gizartean positiboki parte hartu eta eragin ahal izateko.

NORENTZAT: 50 urtetik gorako pertsonentzat. Ez da beharrezkoa ikasketa edo titulaziorik.

HELBURUAK: Garapen pertsonal, eragingarri, osasungarri eta arrakastatsu bat sustatzea, maila fisiko, psikiko nahiz sozialean. Formazioa. Egungo gizartea ulertu eta aztertzeko, ezagupenak eguneratzea. Parte hartzea. Talde honek gizartean eragitea, paper aktibo, erabilgarri eta asegarri baten bidez. Pertsonen eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea.

IRAUPENA: 2017ko urrian 24ean hasi eta 2018ko maiatzak 24erarte, astean hiru egun. Asteartea eta asteazkena 9:30etik 12:30era Untzaga Zentro Sozialean. Osteguna 10:00etatik 12:00etara Armeria Eskolan, Eibarren.

MATRIKULA: 2017ko uztailaren 1tik urriaren 20ra. Matrikula eta Ikastenen izena ematea: 200€.

MATRIKULARAKO AGIRIAK:

  • N.A.N fotokopia bat
  • Karnet tamainako argazki bat
  • Matrikulazio orria beteta

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: 695 78 89 36 (Eva) / Debabarreneko Udal guztietan.