Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarreneko 13 enpresek jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

Debabarreneko 13 enpresek jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

2022/10/18
Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen.

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko hogeita hamahiru enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso zuten urriaren 13an, osteguna, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia Ordiziako Goierri Valley-en egin zen, eta bertan izan ziren Aitor Urzelai, Spri taldeko zuzendari nagusia, eta Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea. Gipuzkoako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.

Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko hamar tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Hegan, AFM, Goieki, Siderex, Debagoieneko Mankomunitatea, Iraurgi Berritzen, Elikaduraren Klusterra, Uggasa, Debegesa eta Urola Kosta.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Urola Erdia, Urola Garaia, Debagoiena, Debabarrena eta Goierriko ETEek 51 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan. Debabarrenean ondorengoko enpresek hartu dute parte: 

1-      AIBE MECANICA DE PRECISION, S.L.

2-      COMERCIAL ALKORTA ANAIAK, S.L.

3-      CONSERVAS ZIZZO, S.L.

4-      ELECTRICIDAD URKI, S.A.

5-      HANSA FLEX IBERICA S.L.U.

6-      INGESEA AUTOMATION S.L.

7-      IRIS CHAINS S.L.

8-      NABERAN SAREAK, S.L.

9-      NUMATOR S.A.L.

10-  PNEUMAX, S.A.

11-  REC ACCESORIOS S.L.

12-  SARIKAL CALIBRACIÓN, S.L.

13-  SORALUZE MAKINA BEREZIAK, S.L.L.

 

EIBAR

ELGOIBAR

MUTRIKU

EIBAR

ELGOIBAR

ELGOIBAR

EIBAR

MUTRIKU

SORALUZE

ELGOIBAR

EIBAR

ELGOIBAR

SORALUZE

Era berean, Innobasquek eta agente kolaboratzaileen sareak lau aukeratu dituzte jardunbide egokien adibidetzat eta horien artean dago Elgoibarko Sarikal enpresarena: Laborategietako ekipo teknikoen kalibrazio-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa honek bezeroarekin etengabe harremanetan egoteko marketin eta salmenta estrategia bat definitu du programaren aholkularitzari esker. Izan ere, enpresak detektatua zuen behar hori, eta proiektu honi esker, hainbat ekintza abiaraziko ditu aurten eta datorren urtean, esaterako, sare sozialak bultzatzea, prestakuntza-ikastaroak egitea edo azoketan parte hartzea.

Hazinnova programaren 2022ko deialdia

Diplomak banatu ondoren, informazio saio bat egingo da Hazinnova 2022 deialdiaren nondik norakoak azaltzeko enpresa interesatu berriei. Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte.

Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.

Debabarreneko 13 enpresek jaso dute enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa