Debabarrena, We Make! ekitaldirako proiektu bila gabiltza

2021-06-10 Iruzkinik ez

Debabarrena, We make! Debegesako garapen agentziak sortu duen ekitaldi online bat da. Zuen proiektuei ahotsa eman nahi diegu. Horretarako, eskualdean garatzen dabiltzan proiektuen informazioa jaso nahi dugu ekainaren 28a baino lehen online saio horretan aurkezteko. 

Bigarren edizio honen helburua da enpresek beraien produktu/ zerbitzu berriak, berrikuntzako proiektuak, tendentziak edo eta kolaborazioan egindako proiektuak partekatzea enpresen arteko harremanak sortzeko eta etorkizuneko lankidetza proiektuak sustatzeko. 

Edizio honetan, lau proiektu aukeratuko dira eta gainontzeko partaideekin elkarbanatuko dira.

Proiektuak partekatzeko interesa izanez gero, mesedez jarraian proiektuaren inguruko informazioa erregistratu.

HONA BIDALI ZURE PROIEKTUA