Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Debabarrena, We Make! ekitaldirako proiektu bila gabiltza

Debabarrena, We Make! ekitaldirako proiektu bila gabiltza

2021/06/10
Edozein arloko proiektuek balio dute eta proiektua bidaltzeko azken eguna ekainaren 28a da, astelehena.

Debabarrena, We make! Debegesako garapen agentziak sortu duen ekitaldi online bat da. Zuen proiektuei ahotsa eman nahi diegu. Horretarako, eskualdean garatzen dabiltzan proiektuen informazioa jaso nahi dugu ekainaren 28a baino lehen online saio horretan aurkezteko. 

Bigarren edizio honen helburua da enpresek beraien produktu/ zerbitzu berriak, berrikuntzako proiektuak, tendentziak edo eta kolaborazioan egindako proiektuak partekatzea enpresen arteko harremanak sortzeko eta etorkizuneko lankidetza proiektuak sustatzeko. 

Edizio honetan, lau proiektu aukeratuko dira eta gainontzeko partaideekin elkarbanatuko dira.

Proiektuak partekatzeko interesa izanez gero, mesedez jarraian proiektuaren inguruko informazioa erregistratu.

HONA BIDALI ZURE PROIEKTUA 

Debabarrena, We Make! ekitaldirako proiektu bila gabiltza