Deba ibaia oneratu eta balioa emateko programa garatzeko hitzarmena

2008-11-28 Iruzkinik ez

Proiektu honen bidez, natura baliabideen, ondare historiko-artistikoaren eta ibaian jendeak burututako jardueraren egoerari buruzko informazio bildu nahi da.

 

Analisi hau egin ostean, etorkizunean ibaian garatu daitezken jardueretarako eta ibaia erabili eta kudeatzeko jarraibideak ezarri nahi dira.

 

Proiektu honi esker Deba ibaiaren berreskurapena sustatu ahal izango da, bai ingurumenaren aldetik eta baita ikuspegi sozial eta ekonomikotik ere. Horretarako, diagnostikoa egin ondoren, etorkizunera begira aurrera eraman beharko liratekeen ekintzak zehaztuko dira. Lehen esandako moduan, diagnostikoa egiteaz gain,  inplikaturik dauden eragile guztiek onartutako ekintza plana eta plan operatiboa ere zehaztuko dira.

 

Proiektuaren aurrerabideak jarraitzeko eta behar den jarraipena egiteko lanerako mahai bat osatuko da. Bestalde, proiektu diziplina anitza izanik, Debegesak eta URAk adituen parte hartzea aurreikusi dute.

 

Diru ekarpenei dagokionean, Uraren Euskal Agentziak 100.000 €ko ekarpena egingo du proiektuan.

 

PROIEKTUAREN FASEAK:

 

  • Diagnostikoa.

Bertan Deba ibaiaren inguruko baliabide naturalen, ondare historiko artistikoaren, gizarte ekintzaren eta ingurunearen informazioa bilduko da.

  • Hausnarketa estrategikoa.

Deba ibaiaren inguruan aurrera eraman beharreko ildo estrategikoak zehaztuko dira.

  • Ekintza Plana.

Deba ibaia berreskuratzeko, inguruko gune urbanoak ordenatzeko, ingurumena berreskuratzeko, ibaiaren bizitasuna aktibatzeko… proposamenak bilduko dira ekintza plan honetan.

  • Komunikazio Plana.

Bertan komunikazio estrategia, Deba ibaiaren posizionamendua eta marka ere definituko dira.

 

EPEAK

Hitzarmena azaroaren 28an sinatuko da eta emaitzen aurkezpena 2010eko urtarrilean egitea espero da.

 

 

Argibide gehiago: Aitziber Cortazar – Debegesako Garapen Iraunkorrerako Sailaren arduraduna (aitziberc@debegesa.com – 943820110).