Aitziber Cortazar, Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduraduna, Goiena Telebistan elkarrizketatu dute

2017-06-01 Iruzkinik ez

Goiena Telebistako “Hemen Debagoiena” saioan elkarrizketatu dute Aitziber Cortazar, Debegesako Turismo eta Garapen Jasangarria saileko arduraduna. Txomin Madina aurkezlearen galderei erantzunez, Dolmenen Ibilbidearen nondik norakoak azaldu ditu.

Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du Dolmenen Ibilbidea delakoak, eta hiru udalerri lotzen ditu: Soraluze, Elgoibar, eta Bergara. Datozen hilabeteetan bederatzi bisita gidatu egingo dituzte bertara, lehenengoa, ekainaren 11an.