Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programaren deialdi berria
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 industria-eredutik abiatuta lurralde-garapenerako programaren esparruan, 2021eko deialdia zabaltzen dugu.
Webinar: ELIKAGAIEN INDUSTRIAREN ETORKIZUN DIGITALA
Debegesak, Tolosaldeak eta Oarsoaldeak Garatzenek antolatuta, topaketa hau Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan kokatzen da.
“Euskaraz, talentua gara!” egitasmoaren aurkezpena Debabarrenean
‘Euskaraz, talentua gara!’ lemapean aurkeztu dute egitasmoa Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketako sareak, Lanekik eta EMUNek elkarlanean.
[WEBINAR] Turismo industriala: iragana eta oraina
Abenduak 17, osteguna, 10etatik 13etara
Bukatu dira Dolmenen Ibilbideko seinaleztapen lanak
Irukurutzetan eta Idoia inguruan mahai panoramikoak jarri dira eta ibilbideko ezaugarriak ulertzea ahalbidetzen duten hainbat elementuren interpretazioa ere ipini da.
[TAILERRA] Debegesak Ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako tailerra antolatu du
Debegesak ekonomia zirkularreko eta ekintzailetzako doako tailer bat antolatu du 20 lagunentzat. WeBring enpresak emango du tailerra eta Bic Gipuzkoak formakuntzako erakunde gonbidatu gisa parte hartuko du.
Pertsona autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkuolaritza-zerbitzua jarri du martxan Debegesak
COVID-19ak eragindako zailtasun ekonomikoak dituzten enpresei dago zuzenduta zerbitzua. Modu pertsonalizatuan emango zaie arreta, autonomo eta ETE bakoitzaren egoerara moldatuz.
Hazilan programa martxan da zortzigarrenez Debabarrenean, 7 partaiderekin
Enplegua sustatzeko Hazilan programa abiatu du zortzigarrenez Debabarrenean Debegesa garapen agentziak; langabezian dauden 7 partaidek osatzen dute taldea, 25 eta 44 urte bitartekoak.
WEBINAR - Digitalizazioa eta Industria 4.0 Debabarrenean
Zein da 4.0 industriaren eta digitalizazioaren egungo egoera? Nola ari da aurre egiten Debabarrenetik? Zein da 4.0 industriaren errealitatea eskualdeko enpresetan?
[WEBINAR] Zilar ekonomia: Etorkizuna hobetu, gaurko aukerak garatuz
IRAILAK 23 DE SEPTIEMBRE 15:00-16:00
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN: Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako webinarra uztailaren 7an
"ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KORONABIRUS GARAIAN" Debgesa eskualdeko garapen agentziak, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market proiektuaren barruan, elikagaien industriari zuzendutako hirugarren webinarra antolatu du.
Elikadura industriaren sektoreari zuzendutako bigarren doako webinarra datorren asteartean, ekainak 23
Debgesa eskualdeko garapen agentziak, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market proiektuaren barruan, elikagaien industriari zuzendutako bigarren webinarra antolatu du.
Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra hurrengo asteartean, ekainaren 9an
Gure Market programaren baitan, hurrengo asteartean, ekainaren 9an, webinar bat antolatu da elikagaien industriaren sektoreari zuzenduta. Bertan, COVID19aren testuinguruan, elikagaien industriaren betebeharrak, egitekoak eta premia estrategikoa aztertuko ditugu.
Debegesak bezeroaren arretarako bulegoa ireki du berriro, baina aldez aurreko hitzordua duten pertsonentzat soilik
Gaurtik, maiatzaren 18tik aurrera, Debegesak, Eskualdeko Garapen Agentziak, aurrez aurreko herritarren arreta zerbitzua ireki du, baina hitzordua duten herritarrei soilik eskainiko zaie arreta.
EPI hornitzaile bila dabil Debegesa
Debegesan, enpresei banatzen dizkieten EPI hornitzaile bila gabiltza langileak berriz lanean hasteko behar duten materiala eros dezaten.
Enpresa, autonomo eta lan bila dauden pertsonentzako telefono bidezko aholkularitza zerbitzu berria jarri du martxan Debegesak
COVID-19 pandemia dela eta, Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, telefono bidezko bi linea ireki ditu alde batetik, enpresa eta autonomoei eta bestetik, enplegua bilatzen dabiltzan pertsonei aholkularitza eman eta laguntza eskaintzeko. Telefono bidezko arreta zerbitzua astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara.
Debegesak bulegoa itxiko du astelehenetik aurrera
Osasun agintarien gomendioei jarraituz Debegesak programatutako jarduerak etetea eta astelehenetik aurrera, zehaztugabeko iraupenarekin, bulegoa ixteko erabakia hartu du.
Eibarko Udalaren ekimenez, 45 urtetik gorako pertsonei zuzendutako programa ari da ematen DEBEGESA
Denera 15 pertsona ari dira parte hartzen eta programaren helburua partaideen laneratzea lortzea da.
Eskualdeko gazteen artean STEM bokazioak sustatzea helburua duen egitasmoa jarri du martxan Debegesak
22 umeek Danobat Group-en Soraluce empresa bisitatu dute Debabarrena STEM proiektuaren baitan.
Eibarko Udalak Debegesaren laguntzarekin martxan jarriko ditu 45 urtetik gorakoentzako eta ahulezia-egoeran dauden emakumeei zuzendutako programak
Formazio-programak dira, eta 30 eibartar langabek jaso ahal izango dituzte Ikastaroak Debegesak emango ditu eta udal-inbertsioa 30.000 eurokoa izango da