Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Debabarrena STEM

Debabarrena STEM

Debabarreneko eskualdean STEM edo ZTIM ikasketak (Zientzia teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) sustatzen laguntzeko egitasmoa

 

DEBEGESA Debabarreneko Garapen Agentziak "Debabarrena STEM " ekimena abiarazi du, Debabarreneko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzera bideratuta, bereziki neskatilen artean.

Elhuyarrekin lankidetzan, proiektu honen bitartez eskualde mailako estrategia bat garatu nahi da gazteen artean STEM bokazioak bultzatzeko.

Helburua da, batetik, kalitatezko enplegua sustatzea eta, bestetik, eskualdeko enpresek beren proiektuak gauzatu ahal izateko profil teknikoa duten pertsonak izatea ahalbidetzea.

Egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab deialdiaren baitan kokatzen da.

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa

STEAM ARLOKO GAIEN ETA LANBIDEEN INGURUKO GAZTEEN PERTZEPZIOA  

DEBEGESAk, Elhuyarren lankidetzarekin, azterketa bat egin du, analisian genero-ikuspegia txertatuz, gure eskualdearen etorkizunerako proiekzioa zein izango litzatekeen datuen bidez islatu ahal izateko.


Debabarreneko 548 gaztek erantzun dute galdetegia (14 eta 18 urte bitartekoak); %47 emakumeak eta %49 gizonezkoak

 

Ondorio nagusiak:

Neskei gehien interesatzen zaizkien gaien artean daude gai sozialak (%51,37), kirolak (%46,67), eta medikuntza eta osasuna (%46,66).
Mutilen kasuan, berriz, kirolen inguruko interesa da nagusi (%78,68), eta zientzia eta teknologiaren ingurukoa, bigarren (%56,25)
  • Genero-estereotipo tradizionalek gazteen interesetan eragina dute: neskek gai ezberdin askotan dute interes handia eta mutilak aldiz kirolean eta zientzia eta teknologian zentratzen dira.
  • Ikasgaiekiko interes maila baxua da oro har. Mutilek teknologian (6,60) eta informatikan (6,48) interes handia dute; neskek, aldiz, biologian (5,42)  dute interesik handiena.
  • Gazte gehienek ez dute eskualdeko industria ezaguten eta eskualdeko industrian lan egiteak ez die bereziki erakartzen. Halere, badira eskualdeko industria eta lana gauza positiboekin lotzen duten hainbat gazte, neskak zein mutilak.
  • Inguruko industriako STEM profesionalen bizimoduak ez ditu gazteak bereziki erakartzen.

  • STEM profesionalak pertsona argiak, langileak, jakintsuak eta jakinguratsuak direla uste dute gazteek. Ikasle onak deskribatzeko ohiko adjektiboak.
  • Genero-estereotipoek indarra dute baita etorkizuneko lanbideak hautatzerakoan ere. Mutilek kirola eta ingeniaria edo asmatzailea hautatzen dute gehienbat; eta neskek, ordea, enpresa edo osasun zientziei lotutako gaiak.
  • Etorkizunean STEM arloan lan egiteari dagokionez, neskek eta mutilek gaitasun-maila berdintsua hautematen dute; baina mutilek gehiago ikusten dute beren burua sektore horretan lanean.

 

gezi IKUSI AZTERKETA OSORIK (PDF)

 

 

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa