Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak HAZILAN Lana aurkitzen lagunduko dizugu

HAZILAN Lana aurkitzen lagunduko dizugu

DEBEGESA garapen agentziak HAZILAN proiektua jarri du abian Debabarrenean, langabezian dauden pertsona kualifikatuei lana lortzen laguntzeko.

Hazilan

 

HAZILAN Proiektuan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak:

  • 20 eta 44 urte bitartean izatea.
  • Unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza zikloa egina izatea.
  • Langabezia egoeran egotea edo ikasketekin bat datorren lana lortu nahi izatea.
  • Debabarreneko herritarrek lehentasuna izango dute. 


Hautagai guztien artean aukeraketa prozesu bat egingo da, eta aukeratutakoen artean baldin bazaude, HAZILAN proiektuan parte hartuko duzu:


AKTIBATU FASEA.-

  • Gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskuratzeko prestakuntza jasoko duzu, lan mundura sartzea erraztuko dizuten erreminten bitartez.
  • Proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko duzu, metodologia berritzaileen bidez. 

 

KOKATU FASEA.-

  • Eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzu edo proiekturen bat garatuko duzu. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.


LAUGARREN DEIALDIA ZABALIK!

DEBEGESAk abian jarri du HAZILAN programaren laugarren edizioa Debabarrenean. Izena emateko azken eguna: irailak 30.

Animatu eta eman izena! 

BOTON-EMAN IZENA


INFORMAZIO SAIOA:

  • Eguna: 2017ko irailaren 28an
  • Ordua: 15:00etan
  • Lekua: Debegesa (Azitain Industrialdea 3 bis, Eibar)

*Plaza mugatuak. Eskaerak izen-emate ordenaren arabera aztertuko dira.

 

Programa operatiboa: 2014-2020

Footer Garapen Europa


Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua GARAPEN Garapen agentzien euskal elkarteak koordinatzen du, garapenerako 20 agentzien parte-hartzearekin.

 




Protagonistak:

IZASKUN eta ANE: "Asko ikasi dugu prozesuan zehar eta oso pozik gaude lortutako emaitzekin"

Izaskunek eta Anek HAZILAN proiektuaren I. edizioan parte hartu dute DEBEGESAn. Asko ikasi dute prozesuan zehar. Anek bere profilarekin lotutako lan-kontratu bat lortu du eta Izaskun lan-praktikak egiten ari da.