Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Gure Balioak

Gure Balioak

DEBEGESAk Gure Balioak Saria sustatu eta antolatzen du urtero, 2010. urteaz geroztik. Sari honek Debabarrenean gizarte balioen sustapenean nabarmendu den pertsona edo entitatea aitortzea du helburu.
Gure Balioak


GURE BALIOAK SARIA 2018

Gure Balioak Sariaren 9. ediziorako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du DEBEGESAk. Sari honek indartu eta sustatu nahi dituen oinarrizko balioak integritatea, errespetua, ekintzailetza eta elkarlana dira.

Hautagaiak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da. Debabarreneko herritar orok izango du aukera nahi duen hautagaia proposatzeko, baita erakundeek, enpresek eta gizataldeek ere.

Hautagaiek zenbait baldintza behar dituzte:

  • Debabarrenean jaioak izan behar dute edota euren lan ibilbidea eskualdean garatu izana eskatuko zaie.
  • Eskualdearekin lotura izan behar dute.
  • Balioetan oinarritutako ibilbidea edo jarduera erakutsi behar dute.

 

BIDALI HAUTAGAIA:

Bete formularioa online HEMEN. Edo, nahiago baduzu, deskargatu formularioa, bete eta bidali eposta bidez  helbidera.

Irakurri 2018ko Sariaren OINARRIAK.


Informazio gehiago:

 

Aurreko edizioetan sarituak:Gure Balioak Saria 2017 - Felix Etxeberria


Kontaktua:
T.: 943 82 01 10


 

Debabarrena gara