Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Gure Balioak GURE BALIOAK 2014: Sabin Osoro Unzueta

GURE BALIOAK 2014: Sabin Osoro Unzueta

Sabin Osoro elgoibartarrak jaso du Gure Balioak Saria 2014, ekintzailetasun sozialaren eta enpresaren alorrean egindako lan mardularengatik.

Epaimahaiak, bereziki nabarmendu nahi izan du “bere izaera bisionarioa, bere garairako aurreratua, eta bai herrigintzan eta bai enpresa munduan ere hamaika ekimenen eragile edo sortzaile izan da”. Era berean, epaimahaiak kontuan izan du Sabin Osororen izaera nekaezina eta adoretsua, bizitza osoan buru belarri lanean jardundakoa, eta beti protagonismoari izkin eginez.

Ikusi argazki galeria


Bideoa SABIN OSORO


SABIN OSORO

Sabin OsoroSabin Osoro Elgoibarren jaio zen, 1922. urtean. Bere curriculum pertsonal-profesionala Debabarrenean eta bereziki bere herrian, Elgoibarren, ezagun diren gizarte eta enpresa arloko ekimenei lotua egon da beti.

Jatorrizko Danobat enpresaren sortzaileetako bat izan zen eta kooperatiba-aurreko egitura sozietarioaren ideologoa; enpresa kooperatiba bihurtu zenean Batzar Nagusiko presidente izendatu zuten.

Halaber, Eguzki eta Goiti enpresen sorkuntzan parte hartu zuen.

Bestalde, Ongarri Kultur Elkartearen sortzailea izan zen (1959), kultur arloan Elgoibarren funtzio garrantzitsua betez, desagertu zen arte, eta Elgoibarko Izarra kultur elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen (1963), euskara eta euskal kulturaren alde lan egiteko helburuarekin.

La Elgoibarresa kontsumo kooperatiba eratu eta sustatu zuen, gero Eroskin integratu zena.

 

Elgoibarko Ikastolaren sorreran ere berebiziko garrantzia izan zuen, laguntza eskainiz eta finantzazioa lortzeko ideiak proposatuz.

IZPI, elbarriei zuzendutako lantegiaren sorreran ere lagundu zuen, eta estuki lan egin zuen DEE - Drogak Eragindakoen Elkartearekin.