Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Gure Balioak GURE BALIOAK 2012: Jesus Bilbao Azpiri

GURE BALIOAK 2012: Jesus Bilbao Azpiri

Gure Balioak Sariaren 3. edizioan, Jesus Bilbao Azpiri elgoibartarrak jaso du errekonozimendua, enpresaren alorrean batik bat egindako lana eta ekarpena goraipatuz.

Epaimahaiak Jesus Bilbaoren enpresa arloko ibilbide profesional luzea eta gaitasun ekintzailea nabarmendu ditu, “aurtengo irabazlea pertsona ekintzailea izateko jaioa da, ausarta eta sortzailea da, ekimen handikoa, eta, jubilatuta egon arren, proiektu berriei ilusioz ekiten diena”.

Ibilbide profesionalari dagokionean, epaimahaiaren hitzetan, Bilbaok “konpromiso eta inplikazio maila altua erakutsi du beti, lankidetzarako beharrezkoa den elkarrizketa eta negoziaziorako jarrera batez lagunduta”. Halaber, lurraldearekiko konpromisoa aipatu du epaimahaiak Bilbaoren ezaugarriak azpimarratzerakoan, Debabarreneko eskualdean abiatu baititu bere proiektu guztiak.

 

Bideoa JESUS BILBAO


JESUS BILBAO

Jesus BilbaoJesus Bilbao Azpiri Elgoibarren jaio zen 1940. urtean. Gaztetatik erakutsi zuen arlo sozial eta kulturalarekiko kezka edo ardura. Hain zuzen, zinearekiko zaletasunak eraman zuen Elgoibarko zine-foruma bultzatzera, ONGARRI Kultur Elkartearen bitartez.

1956an hasi zuen bere ibilbide profesionala, Danobat enpresako bulego teknikoan, aprendiz-laguntzaile, eta bost urte beranduago, bulego teknikoko burua zen.

1966an Danobateko gerente izendatu zuten eta, 1967az geroztik, Maherco-ko Zuzendari Komertziala (Danobat, Eguzki eta Acme-Debaren arteko aldi baterako bateratzea). 1969an hiru enpresa hauek fusionatu -Danobat Sociedad Cooperativa- eta Danobat berrian Zuzendari Komertzial izatera pasa zen, eta lau urtez Batzorde Errektoreko Presidente.

60. hamarkadaren amaieran eta 70. hamarkadaren hasieran, Caja Laboral Popular-eko Batzorde Errektoreko kide ere izan zen. Halaber, Cruz Arriola eta Juan Gabilondorekin elkarlanean aritu zen Makina-Erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea birsortzeko. Presidenteorde izan zen bertan.

1974an Danobat utzi eta makina-erremintaren alorreko enpresari batzuekin batera Maherholding eratu zuen. Juan Gabilondorekin batera, Zuzendaritza Orokorreko kide izan zen 2005ean jubilatu zen arte.

Garai honetan, hainbat kargu izan zituen eskumendeko enpresetan. Esaterako, Goratu enpresako Zuzendari Nagusi izan zen 8 urtez, 1994tik 2002ra. Gainera, Invema, Acomhe, Adegilan eta IMH-ko kontseilu edota Zuzendaritzatan parte hartu du.

Trantsizio garaian EKOR Euskadiko Enpresen Sindikatuko sustatzaile eta presidenteorde izan zen.

Era berean, Euskadin garrantzitsu diren bi zentro teknologikoren bultzatzaile eta sortzaile izan zen, Tekniker eta Fatronik. Batean zein bestean, Administrazio Kontseiluetan parte hartu zuen, kontseilari eta Presidente gisa.

Ibilbide profesionalaz gainera, bestelako ekimenetan ere parte hartu du Elgoibarren, arlo sozial eta kulturalean. Besteak beste, Elgoibarko Ikastolaren alde lan egin zuen diktadura garaian.

Gaur egun Fasys eta Anateusk proiektuetan dabil murgilduta. Anateusk berrikuntza sozialeko egitasmoa da, animalien eta ingurumenaren laguntzarekin terapiak garatzen ditu zehaztasun zientifikoz, minusbaliotasun edota gaixotasun bat duten pertsonen sendatze, prebenitze eta integratzea bilatuz.