Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Gure Balioak GURE BALIOAK 2016: Nerea del Campo Aguirre

GURE BALIOAK 2016: Nerea del Campo Aguirre

Nerea del Campo Aguirrek jaso du Gure Balioak Saria 2016, bere jardun eta konpromiso sozialagatik

 

Enpresa, kultura eta arlo sozialean diharduten Debabarreneko 9 lagunek osatutako epaimahaiak Del Camporen “ekimena, ausardia eta egoera zailak gainditzeko indarra” nabarmendu nahi izan ditu, “bizipen pertsonal gogor batetik abiatuta, indarkeria jasaten duten emakumeei laguntzeko konpromiso sozialean eta elkartasunean oinarritutako proiektua sortzeagatik”. Epaimahaiak, halaber, bere “paper aktiboa eta ahalegina” azpimarratu ditu “genero indarkeria jasan duten emakumeen errealitatea ikusarazteko, ez biktima gisa, bizirik iraunaraztea lortu duten eta indarkeriarik gabeko etorkizun berri bati aurre egiteko gai diren emakume ahaldundu gisa baizik”.

Epaimahaiak kontuan hartu du, baita ere, jatorri edota kultura arrazoiengatik egoera bereziki ahulean dauden emakumeekiko “inplikazioa eta konpromisoa“, “Empalabramiento” eskolen bitartez euren trebakuntza, integrazioa eta ahalduntzea ahalbidetuz, horretarako bere denbora, esfortzua eta ezagutzak modu altruista batean eskainiz. 

Azkenik, epaimahaiak Nerea Del Camporen “gizatasuna” aintzat hartu du, sari honek sustatu nahi dituen balioak egoki ordezkatzen dituelako, hala nola, bere ekintzailetza-gaitasuna arlo sozialean, lankidetzarako gaitasuna helburu berberak lortzeko xedez, eta bere eskuzabaltasuna eta errespetua hurkoarekiko zein gizarte osoarekiko. Eta hau guztia emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko berdintasunezko gizarte bat lortzeko bidean aurrera egiteko.

 

 Bideoa NEREA DEL CAMPO:

 

NEREA DEL CAMPO AGUIRRE 

Nerea del CampoNerea del Campo Aguirre “Mujeres al Cuadrado” elkartearen fundatzaileetako bat da, 2010ean Eibarren eratua, genero indarkeria jasan duten emakumeei erantzun, informazioa eman eta laguntzeko helburuarekin.

Hispaniar Filologian lizentziatua eta espainieraren irakaskuntzan Irakasle Aditua, 2013an “Empalabramiento” eskolak sortu eta abian ipini zituen Del Campok, hitzaren bitartez emakume etorkinen ahalduntzea helburu. Gorputz eta arima aritzen da proiektuan eta gaztelera irakasle boluntario gisa dihardu lanean. Egun 100 emakume inguru doaz eskola hauetara.

Eibarko Emakumearen Mahaian parte hartzen du, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko lan egitea du helburu.