Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Gazte Robotika

Gazte Robotika

Debabarreneko haur eta gaztetxoen artean Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikarekiko interesa pizteko asmoa duen egitasmo hezigarria (STEM deritzoten gaitasunak), modu praktiko eta dibertigarri batean.

GazteRobotika 

Debabarreneko Udalek eta DEBEGESAk elkarlanean sustatzen dute GAZTE ROBOTIKA egitasmoa. Helburu nagusia da Debabarreneko gaztetxoen artean bokazio teknikoak sustatzea, modu erakargarri batean eta talde-lanean oinarrituta, pertsonak egoki prestatu eta enpresa industrialek dituzten erronkei erantzun egokia eman ahal izateko.

Gazte Robotikak ahalegin berezia egiten du neskatilen parte-hartzea sustatzeko. Izan ere, ikasketa teknikoetan matrikulatzen diren ikasleen artean, neskak askoz gutxiago dira. Joan den urteko edizioan, 2017an, neskatilen parte-hartzea %30ekoa izan zen.

 

OK ikonoa Robotika eta programazio tailerrak udan, Debabarreneko herri ezberdinetan

2018an ere, zortzi tailer eskainiko dira 2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haur eta gazteei zuzenduta. Talde lana sustatuz, gaztetxoek teknologiarekin ikasi eta ondo pasatzeko aukera izango dute euren robot eta biodejoko propioak sortuz eta programatuz.

 

OK ikonoa Euskadiko II. Hezkuntza Robotika Txapelketa, Ermuan

Ermuak amaiera bikaina emango dio Gazte Robotika egitasmoari, Euskadiko Hezkuntza Robotika Txapelketaren bigarren edizioarekin. Irailaren 22an izango da, Izarra Centren.

Robotikaren eta teknologia berrien inguruko topaketa izan nahi du txapelketak, doakoa eta Euskadi osoko gazteei zuzendua; eskola adineko haur eta gazteak (8 eta 16 urte bitarte) motibatzea du helburu, robotika eta programazio arloan lehen urratsak eman eta euren gaitasunak landu ditzaten, talde-lana eta arazoen ebazpena lantzearekin batera.


Antolatzailea


Laguntzaileak