Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Etxebizitzen Birgaitzea Deba ibaiaren Hiri-Irudia hobetzeko Programa Elgoibarren

Deba ibaiaren Hiri-Irudia hobetzeko Programa Elgoibarren

Elgoibarko Udalak, Debegesarekin elkarlanean, Deba ibaiaren Hiri-Irudia hobetzeko Programan dihardu lanean. Helburu nagusia Elgoibarko hiri-irudi garrantzitsuenetakoa den Deba Ibaiaren ingurunea hobetzea da.

 

Rosario Elgoibar

Irudiotan, ibai aldera dauden etxebizitza-fatxaden egungo egoera eta Debegesak eginiko hobekuntza proposamena

 

Elgoibarko hiri-irudi garrantzitsuenetarikoa hobetu asmoz, Udalak, Debegesarekin elkarlanean,  Debabarreneko Hiri Berrikuntzarako Elkartea den heinean, Deba Ibaiaren Hiri-Irudia Hobetzeko Programa sustatzen ari da Elgoibarren. Programa honen barruan aurkitzen da Deba Ibaira begira dagoen Aurrealdea Eraberritzeko Plana. Era berean, Etxebizitzak Eraberritzeko Zerbitzu Osoa eskaintzen du Debegesak.  

Programa honekin lortu nahi dena da Deba Ibaira ematen duten fatxadak eraberritzea, etxebizitza eraikinen fatxaden erabateko eraberritzea bultzatuz eta dauden espazio publikoetan hobekuntzak eginez. Horretarako, fatxaden azterketa bat egingo dute; era horretan, fatxada eraberritu nahi duten eraikinetako bizilagunei egindako analisiaren eta martxan jarri beharreko jardunbidearen berri emango zaie.

Eraikinaren birgaitze prozesuan auzo-elkarteei laguntasuna eskaintzeko helburuarekin, ibaira begira dauden fatxadak eraberritu nahi dituzten bizilagunek bisita tekniko bat eskatu ahal izango dute; horrela, aholkularitza tekniko espezializatua (arkitektoa-arkitekto teknikoa) izango dute egin behar dituzten eraberritze lanetan.

Zerbitzu honen helburua honakoa da: euren etxebizitzak edo etxebizitza-multzoak birgaitzeko abantailen gaineko informazioa eskaintzea herritarrei eta bizilagunen elkarteei; baita birgaitzearekin lotutako diru-laguntza guztien berri ematea ere: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaren laguntzak (Etxebide), Energiaren Euskal Erakundearenak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak (Etxean Programa) eta abar.

Horrez gainera, bere etxebizitza edo etxebizitza-multzoa birgaitzeko asmoa duten herritar edo bizilagunen elkarteei Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren (Etxebide) birgaitze espedientea tramitatuko zaie.

Interesaturik dauden guztiek informazio osoa eskuratu ahal izango dute  Debegesako Hirigintza Departamentuarekin harremanetan jarriz. Aurrez txanda hartzeko deitu honako telefono zenbakira : 943 82 01 10.

 

DEBEGESAko Hirigintza Departamentuak buruturiko zenbait hobetze proposamen: