Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Enplegua Lan bilaketarako orientazioa telefonoz

Lan bilaketarako orientazioa telefonoz

DEBEGESAk, telefono bidezko orientazio-zerbitzu berri bat jarri du martxan, eskualdeko pertsonei COVID-19 egoera honen aurrean enplegua bilatzen laguntzeko.
Lanerako orientazioa


Lan bilaketarako prozesuan lagunduko dizuten hainbat euskarri 


1. Egin zure kurrikuluma erakargarri

Hemen kurrikulum motak, kurrikulum on bat egiteko aholkuak, ereduak eta plantilak aurkituko dituzu. 

Nola prestatu kurrikulum on bat bideotutoriala hemen.

2. Nola osatu aurkezpen-gutun bat?

Esteka honetan aurkezpen-gutuna egiteko beharrezko informazio guztia aurkituko duzu, eta hau egiteko hainbat eredu eta plantillak. Aurkezpen-gutunak

3. Lana bilatzeko nora jo behar dut? 

Gaur egun, lan-eskaintzak hainbat bidetatik zabaltzen dira: enplegu-atarietatik, lan-poltsetatik, hautaketa-enpresetatik, prentsatik... Bide bakoitzak bere ezaugarriak eta berezitasunak ditu, ezagutu guztiak hemen.

Bestalde, lana bilatzeko gomendagarria litzateke pauso hauek jarraitzea. 

4. Elkarrizketa on bat egiteko 

  • Planifikatu eta prestatu kontu handiz elkarrizketa.
  • Azaldu argi eta garbi zure indarguneak.
  • Egon galderei erantzuteko prest.
  • Adierazi interesa, elkarrizketa amaitutakoan. 
Lanbideren esteka honetan aurkituko duzu elkarrizketaren inguruko informazio osagarria eta bideotutorial bat ikusi nahi baduzu hau gomendatzen dizugu.  

5. Eskualdeko enpresak ezagutzeko datu base lagungarriak

  1. Debegesako datu basea
  2. CIVEX, Euskal Industria eta Esportatzaileen Katalogoa
  3. Lanbide    

6. Salbuespenezko neurriak

 COVID-19a dela eta Lanbidek eta Sepek salbuespenezko ondorengo neurriak jarri ditu martxan:
 
  • Eten egin da Lanbideren bulegoetako aurrez aurreko arreta, eta webgunea eta Nire Lanbidenet erabiltzea gomendatzen dugu, arretarako telefonoak saturatzea saihesteko. Informazio gehiago hemen.
  •  SEPEk telefono harreta zerbitzuaren ordutegia luzatu duhemen aurkituko duzu beharrezko informazio guztia.          

Debegesan lanean dihardugu ahalik eta zerbitzu onena emateko eskualdeko pertsonei. Idatzi enplegua@debegesa.eus helbide elektroinokora edo deitu 699 76 71 57 telefonora.