Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Enplegua

Enplegua

 

Debabarreneko Enplegu Mahaia:

Debegesako Administrazio Kontseiluaren ekimenez sortua, 2015ean, Debegesak dinamizatzen du mahaia. Ekimenaren helburua da gure udalerrietako langabezia-tasak murriztea.

Enplegu Mahaian, arlo horretako entitate eta erakunde guztiek hartzen dute parte: industria-enpresak, lanbide heziketako zentroak, unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza, Lanbide, Spri, Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Debabarreneko udalak.

Enplegu Mahaia sinergia handiak dituzten hiru lan-eremuetan egituratu da: azpiegiturak, prestakuntza (langabetuak) eta enpresen lehiakortasuna.

  • Azpiegitura Mahaia: Haren helburua da egungo azpiegiturak (pabilioiak eta lurzorua) hobetzea, jarduera ekonomikoa finkatzeko, sortzeko eta erakartzeko.
  • Enpresa Lehiakortasunaren Mahaia: Debabarrenean berrindustrializazio-eredu bat garatzea eta ezartzea du helburu, gure eskualdeko industria-pisuari eusteko.
  • Prestakuntza Mahaia: Haren helburua eragileen arteko lankidetza-sare bat sortzea da, langabeak lan-mundura itzultzeko helburu komunak zehazteko eta eskualdeko produkzio-ehunei behar bezala erantzuteko.

 


gezi Lan Ataria

DEBEGESA Baimendutako Agentzia da, 1600000116 zenbakiduna.