Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Debabarreneko Enplegu Anezka

Debabarreneko Enplegu Anezka

Debabarreneko 25 gazte langabetuk euren enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzeko aukera izango dute. Izen-emate epea luzatu dugu APIRILAREN 29RA ARTE.

 

LanzaderasNori dago zuzenduta?

Langabezia egoeran dauden gazteak. Gizonezkoak badira, 18 eta 29 urte bitartekoak. Emakumezkoen kasuan, 18 eta 34 urte bitartean.

Ez da prestakuntza profil zehatz bat eskatzen; oinarrizko ikasketak dituzten gazteak izan daitezke, lanbide heziketatik edo batxilergotik datozenak, unibertsitate ikasketak dituztenak... 

Ez da beharrezkoa esperientzia profesionala izatea, ezta lan sektore jakin batean eskarmentua izatea ere.


Zer egiten dute anezkan?

Hautatuak diren pertsonak astean hainbat egunetan bilduko dira Debegesan. Teknikari baten laguntzarekin, coaching eta adimen emozionaleko saioak egingo dituzte, komunikazio dinamikak, marka pertsonala eta enplegu bilaketa 2.0, elkarrizketa pertsonaletarako entrenamendua, enplegagarritasun mapak, enpresetara bisitak, bilerak ekintzaileekin, lan bitartekaritzako prozesuak giza baliabideetako arduradunekin... 


Izena emateko epea (luzatu egin da)

Proiektuan parte hartu nahi dutenek APIRILAREN  29RA ARTE dute izena emateko:

 Botoia

Inprimakia Debegesaren bulegoetan ere entregatu dezakezu, helbide honetan:

DEBEGESA
Azitain industrialdea 3 bis
20600 Eibar (Gipuzkoa)
T.: 943 820 110
E.: 


INFORMAZIO SAIOA

Saio informatiboa egingo dugu datorren apirilaren 5ean, asteartea, 10:00etan, Debegesan, proiektuan parte hartzeko interesa duten guztiei zuzenduta.

Lanzadera logoak


Kartela Anezka