Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Debabarreneko Energia Ataria

Debabarreneko Energia Ataria

Hemen Debabarrena eskualdeko Energiaren Atarian integratuta dauden udalerrien ekipamendu eta argiteriaren energia kontsumoari buruzko informazioa aurkituko duzu.


Debabarreneko Energiaren Eskualdeko Behatokiak eskualdeko sei herri gipuzkoarrei ematen die zerbitzua (guztira, 73.000 biztanle): Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.

Sei udalerrietan energiaren kudeaketarako SIE software bat ezarri da (Energia Informazioaren Sistema) eta honek ahalbidetzen du udaleko energiaren fakturazio egokia kontrolatzea, hornidura energetikoen kontratazioa hobetzea, eta udalerrietako eraikin eta argiztapen publikoko koadro guztiak erregistratzea eta horien portaera aztertzea, eskualderako plataforma bakar batean.

Behatokiak, halaber, bizileku- eta zerbitzu sektorearen energia kontsumoen eta berotegi-efektuko gasen isurien datuak erakusten ditu. Datu hauek Udalsarea21-eko energia eta klimarekin lotutako jasangarritasun indikadoreak erabiliz kalkulatu dira.

Energiaren Behatokia ezarri duen Euskadiko bigarren eskualdea da Debabarrena. Energiaren kudeaketarako proiektu berritzaile hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da.

Sar zaitez Debabarreneko Energia Atarian:

 

Energia aurreztuz

DEBABARRENEKO ENERGIA ATARIA