Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Debabarrena Berritzen

Debabarrena Berritzen

DEBEGESAk Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren laguntzari esker, Debabarrena Berritzen proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeko gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea.

 DBerritzen

Proiektua 2017ko martxotik azarora bitartean garatuko da eta hauek dira landuko ditugun helburu zehatzak:

  • Eskualdean dauden gizarte-praktika eraldatzaileak eta berritzaileak ezagutzea, eta horiek berrikuntza sozialaren argitan aztertu eta ebaluatuz, aurrera begira modu eraginkorrean jarduteko hobetzekoak identifikatzea.
  • Eskualdeko berrikuntza sozialaren gogoeta bateratua egitea eta etorkizunera begirako erronkak elkarrekin lantzea, eskualdearen berrikuntza sozialean eragiteko ezagutza eta tresna metodologiko berriak eragileen eskura jarriz.
  • Eskualdeko eragileen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea.

Horretarako, eskualdean eta eremu desberdinetan garatzen ari diren sei proiektu berritzaile ebaluatu ditugu, Elhuyar Aholkularitzak landutako metodologia erabiliz; eta orain, lan-saio edo topagune bat antolatu dugu ebaluazio horien emaitzen berri eman, eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu eta abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.

Hona hemen topagune horren xehetasunak:

2. topagunea

 

Parte hartu nahi baduzu, deitu 943 82 01 10 telefonora (DEBEGESA - Maider Gogorza)  edo idatzi mezu bat komunikazioa@debegesa.eus helbidera. *Izena ematerakoan euskaraz ulertzeko gai zaren adieraztea ere eskertuko genizuke, saioak antolatze aldera.

Ekonomia_erdikoa2_urdina_eleb