Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea
Nabigazioa
Hemen zaude: Hasiera Hiritarrak Aukera Berdintasuna

Aukera berdintasuna

Debegesan emakume eta gizonen arteko aukera desberdintasunak murrizteko lan egiten dugu, batez ere lan mundura eta bizitza publikora sartzeko aukerei dagokionean.

 

GENERO GABEKO LANBIDE ORIENTAZIO EKINALDIA

Ekinaldi honek helburu nagusitzat du, alde batetik,  gizarteak eta familiak eragindako sexu-estereotipoak baztertzen laguntzea; eta, beste aldetik, euren buruengan segurantza sendotu ehinean, autonomia eta burujabetasuna lortzeko motibazioarekin, neskek genero baldintzapenik gabeko lanbide-aukera egin dezaten. Neskekin zein mutilekin burutu izan da lana.


Helburu zehatzak:

  • Ikasleria kontuarazi norberaren ikasketa-etorkizunari dagozkion erabakiak  sexu-estereotipoetatik at har ditzan.
  • Heziketa eta lanbide hautaketa Gizon-Emakumeen arteko Aukera Berdintsutik egiteko ahalmena eman.
  • Beste sexuarekin lotutako lanbide tipikoetan ari diren gizon zein emakume eredutzat eskaini.
  • Jarraibidea eskaini eta irakasleria ( tutoreak eta orientabideko langileak) sensibilizatu beren ikasleak bidera ditzan bokazio-aukeraketa ez-sexista baten alde.

 

EKINTZAK

INFORMAZIOA-SENTSIBILIZAZIOA

  • Tutoreei eta orientabideko langileriari zuzenduta:
    • Inguruko enpresei bisitaldiak.
    • Boletin Elektroniko baten argitalpenaren bidez baliabideak eta esperientziak zabaldu.
    • Lan-gida baten argitalpena. Ikasunitate errazen bidez, ikasleak norbanako lanbidea pentsatzen hasten direnean, irakasleek orientabiderako hastapenak izan ditzaten .
  • DBHko ikasleriari zuzenduta:
    • Enpresei bisitaldiak. Teknika eta teknologia arloan ari diren enpresen irudia desmitifikatu, horretarako,  jakinarazi egunez egun erabiltzen diren prozesuak, baliabideak, e.a.
    • Bete beharreko ekintzentzat material lagungarria: ekinaldian parte hartuko dutenentzat banatuko diren karpetak. 

HEZIKETA

  • Tutoreei eta orientabideko langileriari zuzenduta: lan-errealitateari gerturatzeko informazioa.
  • Ikasleriari zuzenduta: estereotipo sexistetik at informazio gaurkotua lan merkatuari buruz, ikasketa hautaketa eta irtenbide profesionalei buruz, baita norberaren gustuei, interesei eta laneratze irtenbideei buruz ere.

Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak; Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak (Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuak); Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jardueretarako laguntzak 2009 esparruan; DEBEGESArekin batera finantzatu du.

DESKARGATZEKO MATERIAL PEDAGOGIKOA

1.  Irakasleriarentzat materiala

Irakasleentzat gida

Irakasleentzat laguntza CDa

2.  Boletinak

1. Boletina  - 2010ko Martxoa

2. Boletina - 2010ko  Urria

3.  Dinamikak

Dinamika 1 Nor bere buru ezagutzea - Genero Estereotipoak

Dinamika 2 Nor bere buru ezagutzea II - Zer lortu dut eta nola egin dut

 Dinamika 3 Nor bere buru ezagutzea III - Zer baloratzen dut lanean

 Dinamika 4 Lan Merkatua I- Etxeko Lan Banaketa

 Dinamika 5 Lan Merkatua II - Lan Iragarkiak

 Dinamika 6 Lan Merkatua III -Nire intereseko sektorearen analisia

 Dinamika 7 Jomugak eta helburuak

 Dinamika 8 Eskualdeko egitura ekonomikoa

 4.  Karpeta

Karpeta elebiduna

 

Logo Diputacion - Igualdad.jpg

 

  • “Kudeazan- Emakumeak eta Kudeaketa” Programa. Emakumea zuzendaritza lanetara sartzen laguntzeko proiektua. Enpresa-kudeaketan oinarritutako prestakuntza proiektua da eta eskualdeko ETEetan lan egin eta perfil administrazoa duten emakumeei zuzenduta dago. Ikus Memoria.
  • “Emakumeak Industriara erakartzen” Proiektua. Proiektu hau Debabarreneko hezkuntza-zentroekin batera aurrera eraman dugu. Bere helburu nagusia ikasleek euren ibilbide profesionala industriaren eremuren batean egiteko aukera baloratzea da. Honela, orain arte emakumeek presentzia gutxi izan duten industria proiekzioa duten espezialitate tekniko eta teknologikoetara sartzeko aukera izango lukete. Izan ere, esparru hauetan dago gure eskualdean lan aukera gehien. Informazio gehiago Dokumentu honetan (PDF, 695 Kb, 62 orrialde).
  • Autoenplegu ikastaroak. Enpresa-proiektu propioa martxan jarri nahi duten emakumeei zuzendutako ikastaroak.  Ikastaro eskaintza Debegesan: 943820180.
  • Debabarreneko Udalek eta Debegesak duten proiektu komuna. Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostiko eta planen egituraketa udaletan eta Debegesan.
  • Memoria del Fondo Social Europeo Objetivo 3, P.O. 2000-2006. Ikusi dokumentua (1,54 Mb, 214 orrialde)